Anima zaitez Kooperatiben arteko KLS lasterketa solidarioaren VI. edizioan parte hartzera — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Anima zaitez Kooperatiben arteko KLS lasterketa solidarioaren VI. edizioan parte hartzera

Urriaren 17an, igandea, Mundukidek VI. Kooperatiben arteko lasterketa solidarioa antolatu du. Aretxabaletako Urkulu urtegiari buelta bat emango diogu, oinez edo korrika, eta keinu txiki horrekin Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan sustatzen dituen programa sozioekonomikoen garapenari elkartasuna adieraziko diogu.
Anima zaitez Kooperatiben arteko KLS lasterketa solidarioaren VI. edizioan parte hartzera
2021/10/14

Izen-ematearen prezioa 15 €-koa da, baina ULMAn lan egiten duzunez, ULMAk hartuko du bere gain zure izen-ematearen kostua.

Izena emateko, sakatu zuzenean hemen

Korrika parte hartzeko, hiru laguneko taldeetan antolatu behar zarete. Oinez edo martxa nordikoan parte hartzeko nahikoa izango da banaka izena ematea.

Parte hartzen duzun lehen aldia bada, ULMAren kamiseta tekniko bat ere jasoko duzu. Aurreko urteetan parte hartu baduzu, gogoratu zure ULMA kamiseta ekartzea.

Anima zaitez! Urkulun elkartuko gara igandean.