Abiatu urtea yoga, pilates eta hipopresibo ikastaroekin
ULMAko Osasun Zerbitzuak bultzatutako doako ikastaroen helburua pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzea eta zaintzea da. Oñatin Hipopresiboen eta Yogaren aurrez aurreko eskolak emango dira, eta Legazpin Pilatesenak.
Plazak mugatuak dira, beraz, ziurtatu zurea apirilaren 22a baino lehen, formulario hau betez.
Zozketan hautatua izan bazara, apirilaren 24an posta elektroniko bat jasoko duzu zure plaza berresteko eta ikastaroaren jarraibideekin batera. Klaseen % 75era joaten ez bazara, zure plaza zozketa bidez berresleitu ahal izango da, egokitu ez zaien pertsonei aukera emanez.
Oñatiko ikastaroak
Oñatiko ULMAko pertsonentzat yoga eskolak izango dira astearte eta ostegunetan. Saio bakoitza 50 minutukoa izango da (12:50etik 13:40ra), Hazi Infinitoko Uxue Otalora irakaslearekin, eta Oñatiko Taldeko Zerbitzu Zentraletako gimnasioan egingo da.
Toki berean, asteazkenetan, hipopresibo eskolak jarriko dira martxan. Saioak 50 minutuko iraupena izango du (12:50etik 13:40ra) Hazi Infinitoko Edurne Mugica irakaslearekin.
Legazpiko ikastaroak
Legazpin, eskolak ULMA Packaging enpresaren instalazioetan emango dira asteazkenero. 50 minutu iraungo dute (12:50etik 13:40ra) Legazpiko Hiru Fisioterapiko Elena Lozano irakaslearekin.