Ulma Taldea
Abian da “Korrika Kulturala”
Duela bi aste ULMAko lankideen artean Korrikako kilometroak erosteko kanpaina abiatu zen, 5 euroko ekarpenaren truke euskararen aldeko kilometroak erosteko ahalegina biderkatzeko. Dagoeneko jasotako ekarpen kopurua 345era iritsi da, 5 kilometro erosteko puntuan izanik. Eta, oraindik ere aukera dago ekarpenak egiteko, martxoaren 24 arte.
![Abian da “Korrika Kulturala” Abian da “Korrika Kulturala”](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/abian-da-201ckorrika-kulturala201d/@@images/image-900-630f2ce81afa2984a9b7a3fca8b5bcf5.jpeg)
Horrez gain, Korrika egitearekin konformatu ez, eta AEK-ren "Korrika Kulturala" ULMAra ere iritsi da: martxoaren 31n, Ataungo Barandiaran Museora bisita gidatua, eta ondoren, Urbitarte sagardotegian jan-edana, 35 euroan.
Autobus zerbitzua barne dago, arratsaldeko 17:30ean irten eta 01:00ean itzultzeko. Geltoki hauek izango ditu: Bergara-Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga-Beasain-Ataun.
Interesa duenak ULMAko ohar tauletan jarritako orrietan eman behar du izena edo jakinarazi ULMAko Motibazio taldeko kideei.