Abiadura Handiko Trenaren Azpiegiturak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Abiadura Handiko Trenaren Azpiegiturak

ULMA Constructionen enkofratu sistemen malgutasunak eta moldakortasunak erronka handia suposatzen duten eraikuntza proiektuak gauzatzea ahalbidetzen dute; horietako baten adibide bezala Espainiako abiadura handiko trenaren azpiegituren eraikuntza proiektua daukagu.
Abiadura Handiko Trenaren Azpiegiturak
2017/12/07

Orografia hain malkartsua izanda eta tren sistemaren eskakizunak hain zorrotzak, ULMA enkofratu sistemen malgutasunaz eta moldakortasunaz baliatu gara. 2.515 km baino gehiagorekin, Espainia da, une honetan, abiadura handiko tren lineen luzerarik handiena duen herrialdea Europan, eta luzera handieneko linea duen bigarrena munduan, Txinaren atzetik. Gaur egun, erronka da eraikitzen ari diren korridoreak bukatzea eta Penintsularen mendebaldetik eta ekialdetik Frantziarekin mugakide diren bi erkidegoetatik, hau da, Kataluniatik eta Euskal Herritik igarotzen diren zatiak osatzea, Frantziarekiko loturak erabat bukatzeko.

Garraiobide honen trazadura oso zorrotza da, gehienezko aldapei eta kurben erradioei erantzun behar die eta. Horregatik, biaduktu eta tunel ugari egin dira lurralde osoko orografia saihesteko.

Biaduktuak eraikitzeko, lauzak eta taulak enkofratzeko ENKOFORM sistema erabili da, zubien geometria guztietara moldatu daitekeen material estandarrez osatutako sistema baita.Taulak karga ahalmen handiko dorreekin zurkaiztu dira, esaterako, zinbria portikodunerako edo zinbria gogortuetarako T-500ekin, lurrak soluzio hori erabiltzen utzi duenean. Pilareak habeen enkofraturako ENKOFORM V-100 sistemarekin egin dira, kontsolen gainean behar zen altueraraino goratuta. Eta aire zabaleko tunelak MK orgak erabiliz eraiki dira, izan ere, sistema arinak eta malguak dira eta horiekin errendimendu handiak lortzen dira horrelako obretan.