Aba Taano, Gospel afrikarreko kontzertua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aba Taano, Gospel afrikarreko kontzertua

Datorren azaroaren 19an Mozambikeren aldeko festa solidarioa ospatuko da Arrasateko Amaia antzokian, Mundukidek eta Harremanek antolatuta. Sarrerek 10 € balio dute, eta Amaia antzokian edo www.arrasate.eus helbidean eskuratu daitezke.
Aba Taano, Gospel afrikarreko kontzertua
2022/11/17

Aba taano 5 laguneko talde bikaina da, eta gospel afrikarreko bertsio pop-a egiten dute. Nazioarteko 11 sari irabazi dituzte, 5 disko argitaratu dituzte eta 1.500 kontzertu baino gehiago egin dituzte Europako 13 herrialdetan.

Alaitasunez eta emozioz eskaintzen dituzten kontzertuak gizatasunez beteta daude.

2019an iritsi ziren lehen aldiz Arrasatera eta Amaia antzokia bete zuten, eta publikoa Afrikaren bihotzera eraman zuten.