450 bazkide langilek baino gehiagok ULMAren berrogeita hamargarren Urteurreneko bazkariekin disfrutatu dute.
Bazkarietan lehenengoa eta jendetsuena irailaren 24an egin zen, Oñatiko Zubikoa kiroldegian, eta topaketara ULMA Taldeko bateko eta besteko Negozioetako 300 bazkide langile eta erretiratu baino gehiago bertaratu ziren. Giro atsegin eta erosoan, bazkideek eta erretiratuek une gogoangarriak disfrutatu zituzten.
Arrazoi geografikoengatik Oñatiko ekitaldian parte hartu izan ez zuten Ordezkaritzeko bazkide eta langile guztiak ere partaide bilakatzeko xedearekin, ULMA Taldeak beste bazkari batzuk antolatu zituen Toledo, Bartzelona, Sevilla eta A Coruñan, horrenbestez beste 150 bazkide langile baino gehiago ere inplikatuz. Egindako bazkari bakoitz eta guztietan ULMA Taldeko lehendakaria den Irene Alberdi eta ULMA Construccioneko lehendakaria den Raul Garcia izan dira.