Ulma Taldea
42 kooperatibista brasildarrek bisitatu gaituzte
Kooperatibistak SICREDIko kide dira, Brasilgo kreditu-kooperatiben sistema bat, eta Enpresagintzako fakultatearen eskutik egiten ari diren astebeteko egonaldiaren barruan, aurkezpena izan zuten ULMAko Zerbitzu Zentraletan.
Auditorioan egin zen aurkezpenean, ULMAren egitura eta funtzionamendua eta finantza-lankidetzaren esparruan ditugun tresnak ezagutu zituzten Javier Orbea ULMAko Finantza Zuzendariaren eskutik.
Bisitak aurreikuspenak bete zituen, bai ikasitakoagatik, baita iritzi eta esperientzia trukeagatik.
SICREDI, Brasilgo aurrezki eta kreditu sistema kooperatibo nagusia
Bisitatu gintuzten 42 kooperatibistak SICREDIko langileak dira. Brasilgo kreditu-kooperatiba sistema bat da, 120 urte baino gehiago ditu eta Latinoamerikako lehen finantza-erakunde kooperatiboa da. Egun, 2.200 sukurtsal baino gehiago ditu 26 estatutan eta Barruti Federalean banatuta. 6 milioi kiderekin Brasilgo aurrezki eta kreditu kooperatiben hiru sistema nagusietako bat da.