30eko hamarkadako eraikin baten estetika birgaitzea eta mantentzea. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

30eko hamarkadako eraikin baten estetika birgaitzea eta mantentzea.

Gure materialak bi ezaugarri bikain ditu proiektu mota honetarako: arintasuna eta modeagarritasuna
30eko hamarkadako eraikin baten estetika birgaitzea eta mantentzea.
2021/03/29

Nostalgia, edo ustez hobea izan den iraganaren irrika.

Gure iraganeko une, leku eta pertsona berezien oroimina sufritzen dugu eta, aldi berean, horiek gogoratzeak indarberritzen gaitu.

Eraikin batzuek ere badute irudimena berpizteko ahalmen hori, haiei begiratu eta eraikina egin zen garaian jendea nola biziko zen pentsarazteko,  edo eraikin horietan bizi izandako uneen nostalgia sentiarazteko.

Eraikin horietako batzuk balio handikoak dira, balio historiko edo arkitektoniko handikoak, eta birgaikuntzaren sektorean ari den edozein profesionalek badaki mantendu egin behar direla.

Kasu horietan, eskaerarik ohikoena da eraikinaren ezaugarri teknikoak hobetzea, garai bakoitzeko estetika mantenduz.

Horren adibide bat da proiektu hau.

Bigarren Errepublikaren garaiko eraikin historikoa da, Madrilgo frontearen enbidoak jasan ere jasan zituena.

Garai hartako aurrefabrikatuak zituen eraikinaren fatxadak, kalitate oneko aurrefabrikatuak. Baina denboraren poderioz eta bizi izandako guztiaren ondorioz, eraikinak birgaitzea behar zuen.

Eraikinaren karisma mantentzeko erlaitz berezia

Proiektuaren arkitektoak, Javier Contrerasek, argi zuen eraikinaren estetika eta karisma berezia mantendu behar zirela, eta jatorrizkoa erreproduzitu zezakeen erlaitzerako aurrefabrikatu bat bilatzen zuen. Gainera, pieza arina izan behar zen, pisu gehiegirik ez duen pieza bat.

Azkenean, polimero hormigoiz aurrefabrikatutako eta obrarako bereziki diseinatutako erlaitz bat izan zen irtenbidea.

Zergatik?

Gure materialak bi ezaugarri bikain ditu proiektu mota honetarako:

1.Arintasuna. Bere propietate mekanikoei esker, profil finagoa eta txikiagoa duten piezak egin daitezke. Beste material batzuekin baino pisu gutxiago duten piezak sortzen dira.

2.Moldeagarritasuna. Jada existitzen diren formak eta moldeak sortu eta birsortu daitezke, materiala erraz moldatzen baita. Ordeztu behar den piezaren erreplika egiten da.

Guztira, 600 bat erlaitz berezi hornitu dira, proiektu zehatz honetarako diseinatuak.