30 egun bizikletaz, ULMAren azken tartea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

30 egun bizikletaz, ULMAren azken tartea

Datorren apirilak 30ean amaituko da 30 egun bizikletaz erronka. Animatu, gutxi falta da!
30 egun bizikletaz, ULMAren azken tartea
2022/04/26

Bizikletaz 7.500 km baino gehiago egin ditugula jakinarazten dizuegu, horrek 1.881 kg CO2 aurreztea suposatzen du, eta oraingoz, oso merezitako hirugarren postuan gaudela, hobetzeko aukera handiarekin.

Erronka oraindik ez da amaitu eta orain arte egiten ari zareten bezala mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten jarraitzera animatzen zaituztegu guztioi.

30 egun bizkletaz erronkan parte hartzen ari diren ULMAko pertsona guztien ahaleginak, mugikortasun iraunkorra sustatzen, hare ale bat besterik ez da baina urrats garrantzitsu bat, ziur asko, eragin oso nabarmena izango duena.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!