30 egun bizikletan erronka berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

30 egun bizikletan erronka berria

Apirilaren 1ean hasiko da Ekokilometro programaren 30 Egun Bizikletan Erronka. Aprobetxatu aukera paregabe hau bizikletara igotzeko, lanera joateko duzun modua aldatzeko eta, gainera, sari bikainak lortzeko.
30 egun bizikletan erronka berria
2025/03/12

Oraindik ez duzu autoa bizikletagatik aldatu? Zeren zain zaude? Apirilaren 1ean hasiko da 30 Egun Bizikletan Erronka. Aukera bikaina mugikortasun iraunkorraren alde egin eta zure osasuna zaindu eta ingurunea babesteko. Gainera, sari bikainak irabazi ahal izango dituzu erronka osatzeagatik bakarrik.

Elkarrekin iaz lortutako lehen postua berdindu dezakegu. Marka hori izan zen 30 egunetan zehar erakusti zenuten inplikazio eta ahalegin handiaren adierazgarri. 12.244 km osatu zenituzten eta atmosferara 2.100 kg-tik gorako CO2 isuriak aurreztea lortu zenuten. Gainera, ULMAk enpresarik jasangarrienaren saria irabazi zuen kilometro gehien egiteagatik eta atmosferara isuritako C02 konpuru handiena aurrezteagatik.

Erregistratu eta erronkarekin bat egitea oso erraza da

Eta urtean zehar ere aldatu dezakezu mugitzeko eta zu eta zure ingurunea zaintzeko modua. Oinez, bizikletaz, patinatuz, korrika, partekatutako autoz, LanBusez edo garraio publikoan, hasi zure joan-etorriak erregistratuz eta opariengatik trukatu ahal izango dituzun zikloak pilatuz.

1. Izena eman hemen: www.ekokilometro.ulma.com
2. Deskargatu Ciclogreen aplikazioa zure mugikorrean (iOS eta Android), erregistratu ULMArekin ulmawin kodea txertatuz
3. Erabili aplikazioa bizikletan egiten dituzun ibilbideak erregistratzeko, eta gainditu erronka!