2024-2025eko Gabonetako Haur Tailerrak: ULMAra ere Gabonetako magia iritsi da!
Urtero bezala, ULMAn Gabonetako haurrentzako tailerrak antolatzen ditugu, langileen seme-alabek dibertsio eta ikaskuntzaz beteriko jardunaldiak izan ditzaten, aita-amak lanean dauden bitartean. Aurtengo tailerrak abenduaren 26an, 27an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an eta 3an izango dira, goizez, 9:00etatik 13:00etara. Tailerrak Oñatin egingo dira, tokia zehazteke dagoelarik.
Jardunaldi hauetan, 4 eta 10 urte bitarteko haurrek sormena, talentua eta talde-lana sustatzeko jardueretan parte hartuko dute. Horrez gain, gure lurrari eta inguruneari maitasuna sustatuko zaie, haien bizitzan lagunduko dieten balioak barneratuz. Gabonetako espiritua oinarri hartuta, egun bakoitza berezia eta ahaztezina izango da.
Izena emateko epea azaroaren 19tik abenduaren 2ra izango da, biak barne.
Kontuan izan parte-hartzaileen kopurua 60ra mugatuta dagoela, beraz, animatzen zaitugu zure txikiei lehenbailehen izena ematera.