“Neuk aukeratzen dut”, talentu gazteak erakartzeko ULMAren kanpaina berria
Kanpainaren esloganak, NEUK AUKERATZEN DUT, NIK ULMA AUKERATZEN DUT, bi aldagai lantzen ditu. Lehenik eta behin, ULMA bezalako talde batean lan egiteaz sentitzen duten harrotasuna; izan ere, horregatik, bertan egiten dutena kontatu nahi dute. Eta bigarrena, ULMAren balio proposamenaren ardatz diren mezuak garatzea.
Kanpaina honekin beste urrats bat egin nahi da ULMA Taldearen marka enplegatzailearen estrategian, talentu gaztea erakartzeko. Garatzen ari diren piezetan, protagonista bakoitzaren lan profesionalaz haragoko une eta egoerak islatuko dira.
Urrian eta azaroan abiaraziko da kanpaina, eta ULMAren berezko kanaletan, sare sozialetan, euskal eremu geografikoko komunikabideetan eta kanpainaren xede den publikoari buruzko espazio zehatzetan; karrera teknologikoetan graduatu berriak eta lanbide heziketarekin lotura duten gazteak.
- Datozen hilabeteetan ULMA Taldeak abian jarriko duen marka enplegatzailearen kanpainan parte hartuko duten ULMAko pertsona batzuen irudiak.