18. Korrika ULMAn
Edizio honetako omenduak euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsona dira; euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak, eta horrelako makina bat lagun baditugu guk ere ULMAn; besteak beste, 90 lagun baitira azken urteetan euskara ikasten edo hobetzen aritu diren lankideak.
Ostegunez, martxoak 21, ordu txikitan igaroko da Korrika, Legazpitik etorri eta Oñati igaro ondoren Arrasaterako norabidea hartuta. Bestalde, Goiaineko Eraikuntzako lankideak ere animatu dira eta Legutio aldean kilometroa egingo dute.
Horrela bada, aurten ULMAtik hiru kilometro erostea erabaki da, bat erakunde edo talde gisa, eta beste biak lankideen artean egindako ekarpenarekin. Hala, martxoaren 14ra arteko epea zabaldu da nahi duen orok 5 euroko ekarpena egin dezan; horretarako, bere negozioko Giza Baliabideen sailera jo edota ohar tauletan jarri ditugun orrietan izena ematerik besterik ez du.
Hala bada, aurten ere, ULMAn ehundaka euskalakari izango gara!