10 urtez Italian drainatze soluzioak eskaintzen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

10 urtez Italian drainatze soluzioak eskaintzen

10 urtez Italian drainatze soluzioak eskaintzen
2025/12/03

ULMA Architectural Solutions-ek Italiako filialaren irekieraren 10. urteurrena ospatu du. Hamar urte izan dira, gogor eta konprometituta lan egiten emandako hamar ute, baina baita drainatze sistemen sektorean hazteko, lankidetzan aritzeko eta lorpen garrantzitsuak izateko urteak ere izan dira.

Hori guztia ezinezkoa izango zen bezeroen eta hornitzaileen konfiantzarik gabe, eta Italiako taldearen ahalegin eta prestasunik gabe. Izan ere, arrakasta ez da soilik zenbakiekin neurtzen, soluzio eraginkorrak emateko gaitasuna ere bada arrakastaren adierazle. Horretarako, talde lana eta egunero-egunero konfiantzaz ULMA Architectural Solutions-era jotzen dutenen gogobetetasuna funtsezkoa da.

Azpimarratzekoa da Ingeniaritza Bulego Teknikoak duen garrantzia, adituen aholkularitza ematen baitu, ahalmen hidraulikoari, erresistentziari eta kostuari dagokienez optimizatutako drainatze soluzioak diseinatuz.