1,8 tona arropa dohaintzan emanak zuen elkartasunari esker — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

1,8 tona arropa dohaintzan emanak zuen elkartasunari esker

2023ko martxoan Beste Bizitza Bat Zure Arroparentzat ekimena abiarazi genuen, erabilitako jantziei bigarren bizitza bat eman nahian. Kanpaina hori hazten joan da eta aurten 1.800 kilo arropa eman dira dohaintzan, bilketa solidarioko kanpaina honen arrakasta berretsiz.
1,8 tona arropa dohaintzan emanak zuen elkartasunari esker
2025/01/15

Proiektu honek, Gipuzkoako EMAUSekin eta Bizkaiko Kooperarekin lankidetzan, ehungintzaren ingurumen-inpaktua murriztea du helburu, jantziak berrerabiltzea sustatuz eta hondakinak nahiz lehengaien erabilera murriztuz, sektore hau baita gehien kutsatzen duenetako bat.

Hasieratik, ekimen honek erakutsi du ekintza kolektibo txikiek inpaktu handia dutela. ULMAk Lazkaon, Legazpin, Oñatin eta Otxandion dituen egoitzetan edukiontziak jartzeari esker, dohaintzak hazi egin dira urtez urte, eta iaz jasotakoaren ia bikoitza izan dira.

Lorpen hori aprobetxatuz, kanpaina honetan parte hartzen jarraitzera animatzen zaituztegu, jada erabiltzen ez dituzuen jantziak emanez. Edukiontziek eskuragarri jarraituko dute ohiko lekuetan: