Ulma Taldea
2013-2014KO EUSKARA ESKOLAK ULMAN
Aurreko ikasturtean egin bezala, 2013-2014 ikasturterako Euskara Eskolak antolatuko dira ULMA Taldean: euskara ikasteko edo hobetzeko.
Eskolak urritik ekainera izango dira.
Eskolak lehen orduan, 7:30etik 9:00etara izatea lehenetsiko da (posible den neurrian). Taldeak erabaki dezake ordutegia.
Taldeak ikasleen mailaren arabera osatuko dira eta taldea osatzen dutenen lantokiari begira negozio batean edo bestean egingo dira.
Baldintzak:
ULMA Taldeko lankidea izatea.
Astean 3 ordu: bi egunetan, 1,5 orduko saioak.
Matrikula eta lanorduen erdia ULMAren kontura.
Izena emateko epea: irailaren 10a baino lehen, Giza Baliabideetan.
Informazio gehiago: Giza Baliabideen Sailean.