ULMA Orga Jasotzaileak negozioak bezero handiei zerbitzua emateko talde espezializatu bat sortu du
Taldea zerbitzu arduradunaren mende egongo da; gainera, laguntza departamentu guztien kolaborazioa ere izango da. Zerbitzu arduraduna intzidentzien etengabeko jarraipenaz eta espainiar geografian dauden lantegietan parkeak mantentzeaz arduratuko da. Zerbitzu arin eta eraginkorra eskainiko da, sare osoan laguntza estandar bat homogeneizatu eta lortzeko. Gainera, egun osoan erabilgarri izango den kontaktatzeko bide pertsonalizatu bat ezartze aldera, gestio hori erraztuko duen 902 telefono linea bat jarriko da. ULMA buru-belarri murgilduko da bezero handi guztiei kalitateko zerbitzu integrala emateko zereginean, eta beharrei erantzuteko gure departamentuak egokituko ditugu. ULMA Orga Jasotzaileak arrakastaz ahalegindu da bezero handien segmentuan sartzen, eskaintzen dituen soluzio pertsonalizatuei esker; beraz, orain sektorean sendotuz joateko lan egingo da.