ULMA Hormigon Polimerok talde laneko jarduera batean parte hartu du: mihise erraldoi bat pintatzea
Ariketaren hasieran kolektiboko pertsonak 8 laguneko taldetan banatu dira; horien artean zeuden sare komertzialeko kideak, fabrikaziokoak eta bulegoetakoak, eta talde bakoitzak azken lanaren segmentu txiki baten ardura hartu du. Pintzel, pintura, oso informazio gutxi eta azken irudia zer izan zitekeen arrastorik izan gabe, taldeek elkarrekin lan egin dute, lerroek eta koloreek bat egiten zutela segurtatzeko. Taldeak oso umore on eta adiskidetasun giroaz gozatu du, eta amaierako emaitza ikusgarria izan da.
Ekintzaren helburua izan da harremanak hobetzeko eta kolektiboen arteko konfiantza eraikitzeko eta indartzeko beste urrats bat egitea, talde lanaren garrantzia bultzatzea, talde bereko partaide izatearen zentzua sustatzea eta kolektiboa jolasaren bidez motibatzea.