TALENTUAREN KUDEAKETA. “Garrantzitsua da ikasleek enpresei lehen eskutik entzutea, eta ikasgeletan daudenetik lan mundua sentitzen hastea”.
:: Aztertzen gabiltzan gaiari dagokionez, une honetan zelakoa da ULMA Architectural Solutionsek daukan premia? Gaur egun lehentasuna da Negozioarentzat?
Gure kooperatiban, merkatuko testuingurua kontrakoa izan zaigun urte batzuen ondoren, hazkunde garai garrantzitsu batean gaude. Alde batetik, eraikuntzaren sektoreko merkatuaren berreskurapena dela eta, baina baita Negozioaren beraren barruko eraldaketa garrantzitsua tarteko ere, bai nazioarteko filialei dagokionez, bai maila industrialean, epe ertainean ekoizpen prozesuaren robotizazioa barne.
Zentzu horretan, guretzat lehentasunezkoa da ULMA Architectural Solutionsen lehendik dagoen talentua bultzatzea gaitasun berriekin, premia berriei egokituz, baita kanpoko talentua erakartzea ere, gure Kooperatibaren balioen ildoan, gure bidelagun izateko.
[...]