Nazioarteko hedapena
Peruko filialerako Rosember Hector Cornejo Arce kontratatu da. Arduradun Komertzialaren eginkizunak egingo ditu, Peruko operazioen eremua zabaltzeko helburuarekin. Bere ardura nagusia Southerm Peruri erantzutea izango da, bere hiru instalazioetan: Toquepala eta Cuajone meategiak eta ILO portua eta fundizioa.
Rosemberrek esperientzia handia dauka Peruko meatzaritzaren sektorean, bertan garatu baitu ia bere ibilbide profesional osoa, eta, halaber, Southern Peruz arduratu da hainbat konpainiarentzat.
AEBri dagokionez, UCCtik Juan Zarateren zerbitzuak kontratatu dira Business Development Americas moduan, egoitza Denverren jarrita (Colorado), AEBko eta Kanadako Banaketa Sarea garatzeko helburuarekin.
Juan Zarate Meatzaritzaren sektoretik dator, non bere ibilbide profesionala garatu duen, bai Newmont Mining Corporation edo Golden Star Resources Ltd. Meategi enpresetan, bai meatzaritzarako materiala hornitzeko konpainietan, esaterako, Esco Corporationen eta Bradken USAn.
Bi kontratazio berri horiekin, ULMA Conveyor Componentsek agerian jarri du Amerikako kontinentearen alde egin duen apustua.