Arnasa hartzen duen eraldaketa: Groseko anbulatorioaren birgaitzea
Donostiako Groseko Anbulatorioaren jatorrizko diseinua Eduardo de Garayk egin zuen 1960an. Eta egin dioten birgaikuntzak erakusten du ikuspegi sortzaile eta tekniko batek bizi berria eman diezaiokeela eraikuntza bati, funtsezko esentzia galdu gabe.
Birgaitzearen erronka bikoitza izan da: eraikinaren energia eraginkortasuna hobetzea eta irudi berritua ematea. Hori lortzeko, ULMA Architectural Solutions-en STONEO plakaz osatutako fatxada aireztatuaren sistema aukeratu da.
Energia eraginkortasuna
Fatxada aireztatuko sistemak isolamendu eraginkorra ematen du, eta horri esker, energia kontsumoa murriztu, eta eraikinaren barrualdeko erosotasun termiko eta akustikoa hobetuko da.
Irudi berritua
Eraldaketa honen alderdi interesgarrienetako bat junturen tratamendua da. Ez dira plaken arteko bereizketa soilak, erritmo bisual bat sortzen duten lerro estrategikoak baizik. Daukaten antolamendu ikasiari esker, jatorrizko eraikinaren bertikaltasun zurruna hausten da, eta mugimendu eta arintasun efektua gehitzen zaio fatxadari.
Groseko Anbulatorioa "azalberrituta” aurkeztu da orain, eta prestazio energetikoak hobetzeaz gain, eraikinaren jatorrizko irudia berrinterpretatu ere egin da.