Ulma Architectural Solutions
ULMA Architectural Solutionsek bere sareta artekatuen katalogo berria kaleratu du
Sareten estetika eta ahalmen hidraulikoa batzen dituen irtenbidea dira sareta artekatuak.
![ULMA Architectural Solutionsek bere sareta artekatuen katalogo berria kaleratu du ULMA Architectural Solutionsek bere sareta artekatuen katalogo berria kaleratu du](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-architectural-solutionsek-bere-sareta-artekatuen-katalogo-berria-kaleratu-du/@@images/image-900-f54a0afcb495c0a0ce2ac41f909756b5.jpeg)
Katalogo berri bat garatu dugu gure sareta artekatuak sustatzeko. Sistema integral bateko zatia da sareta modelo hau, eta batez ere bere estetikagatik nabarmentzen da; izan ere, zoladuran ezin hobeto integratzen da (dela hormigoizko zoladuran, dela galtzada harrian, dela baldosan), hiriko paisaiarekin erabat mimetizatuta, euri urak biltzeko sistema non dagoen inork ez igartzeko moduan geratuta; hori guztia, gainera, sistemaren ahalmen hidraulikoan eraginik eduki gabe.
Katalogo berri honetan eskuragarri dauden sareten gaineko informazioa aurkituko duzu: modeloak, materialak eta neurriak.
Deskargatu katalogo berria hemen:
SARETA ARTEKATUAK; estetika eta ahalmen hidraulikoa (gazteleraz)