ULMAk dagoeneko baduHizkuntza egoki baterako GIDA: Inklusiboa eta ez sexita — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk dagoeneko baduHizkuntza egoki baterako GIDA: Inklusiboa eta ez sexita

Hilabete askotako lanaren ondoren, ULMA Taldeko Berdintasun Batzordetik “Komunikazio egoki baterako gida: inklusiboa eta ez sexista” argitara eman dugu.
ULMAk dagoeneko baduHizkuntza egoki baterako GIDA: Inklusiboa eta ez sexita
2021/07/15

2018an abiatu genuen ULMA Taldeko I. Berdintasun Plana. Planaren helburu nagusia, genero-berdintasunerako politika orokorrak ezartzea eta horiek bete daitezen sustatzea da, negozioei norabide horretan lagunduz. Horretarako, negozio guztietarako baliagarri diren ekintzak bultzatzen eta antolatzen ditugu: formakuntzak, sentsibilizazio ekintzak, gidak…

Argitara eman berri dugun gida hau, Portalden dago ULMAko kide guztion eskuragarri. Gidan zer jasotzen den aipatzeko, aurkezpen laburrak egin ditugu on-line formatuan.

ULMAn komunikazio ez sexista eta inklusiboaren alde lanean jarraituko dugu Berdintasun Batzordetik, aholkuak emanez, baliabideak eskainiz formazioak antolatuz… ULMA Taldean dugun talentu guztia balioan jarri nahi dugu eta horretako, berdintasunarekin bat egiten dugu.