Kurbatura bereziko horma-txapelak Zaragozako bizileku baten berritzean
ARAZOA:
Denboraren eta hezetasunaren eraginez bere garaian eraikinaren terrazetan instalatu ziren hormigoizko landareontzi makurrek karbonatatze arazoak zituzten eta zeharo hondatuta zeuden. Hori dela eta ordezkoak jartzeko garaia zela erabaki zen.
IRTENBIDEA:
Jose Miguel Sanchok, berritzeaz arduratu den arkitekoak, honela azaldu digu: “irtenbidea loreontziak berritzea izan da, egoera txarrean zegoen hormigoia eta hondatutako zatiak kendu, armadurak pasibatu eta bolumetria berregin mortero estruktural bereziekin. Ondoren, ura sartzea saihesteko, ULMA horma-txapel makurrekin estali ziren”.
Pertsonalizatutako piezak hormigoi polimeroan
Gure gama estandarrean horma-txapel makurrak ditugu 1.5m-ko kanpo erradioarekin. Baina berritze honetan, pieza originalarekin konparatzean, desbiderapen bat zegoela jabetu ziren.
Orduan, irtenbide pertsonalizatu bat garatzea erabaki zen: 1.625m-ko erradioa duen horma-txapel berariazkoa, behar zehatz honi erantzuteko diseinatua.