Pilates, Yoga eta Hipopresiboak: zure ongizatea bultzatzeko behin betiko bultzada 2026an — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Pilates, Yoga eta Hipopresiboak: zure ongizatea bultzatzeko behin betiko bultzada 2026an

Pilates, Yoga eta Hipopresiboak: zure ongizatea bultzatzeko behin betiko bultzada 2026an
2026/09/16

ULMAko Osasun Zerbitzuak sustatutako doako ikastaro hauek ULMAko langile guztien ongizatea sustatzeko eta osasuna hobetzeko diseinatuta daude. Parte hartu nahi baduzu, eman izena Oñatiko hipopresibo eta yoga saioetan, edo Legazpiko pilates saioetan. 

Plazak mugatuak direnez, zozketa baten bitartez esleituko dira; beraz, gomendagarria da lekua irailaren 24a baino lehen erreserbatzea: izen-emate formulario honen bidez. Zozketan hautatua izanez gero, irailaren 28an mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure plaza baieztatuz eta bertaratze jarraibideak emanez. 

Gogoan izan, saioen %75era bertaratzea derrigorrezkoa dela. Hori betetzen ez bada, plaza hori lortu ez dutenen artean zozketatuko da. 

Klaseak Oñatin  

Oñatin lan egiten dutenek yoga eskolak jaso ahal izango dituzte astearte eta ostegunetan, ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako gimnasioan. Saio bakoitzak 50 minutu iraungo ditu, 12:50etik 13:40ra izango dira, eta "Hazi Infinito" taldeko Uxue Otalora irakasleak emango du. 

Espazio berean, asteazkenetan, hipopresibo saioak emango dira, hauek ere 50 minutuko iraupenarekin (12:50etik 13:40ra), "Hazi Infinito" taldeko Ainhoa Unamuno irakaslearen gidaritzapean. 

Klaseak Legazpin 

Legazpin, saioak asteazkenero izango dira ULMA Packaging-eko instalazioetan. Oñatin bezala, 50 minutuko iraupena izango dute (12:50etik 13:40ra), eta Legazpiko "Hiru Fisioterapi" zentroko Elena Lozano irakasleak gidatuko ditu saioak.