ULMAren hiri drainatzeko soluzioa Bandolgo portu eta merkataritza eremuan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMAren hiri drainatzeko soluzioa Bandolgo portu eta merkataritza eremuan

ULMAren hiri drainatzeko soluzioa Bandolgo portu eta merkataritza eremuan
2025/01/22

Bezeroak lehendik ere ezagutzen zituen ULMA Architectural Solutionsen drainatze soluzioak. Proiektu honetarako, departamentu tekniko-komertzialak azterketa hidrauliko bat egin zuen zehatz definitzeko arlo bakoitzerako kanalik egokienak. 

ULMA Architectural Solutionsen S eta F kanalak obra zibilerako polimero hormigoizko drainatze kanalak dira. Eta, hiri ingurune bat zenez, sareta artekatu ezkutua aukeratu zen.  Irudietan ikus dezakezu drainatze mota ezkutu hau.