ULMA Agrícola sektoreko hainbat feriatan egon da mundu osoan zehar
ULMA Agrícola sektoreko hainbat ekitalditara joan zen iazko azken hiruhilekoan, hala nola, Espainiako FRUIT ATTRACTION-era, Mexikoko EXPOAGROALIMENTARIA-ra eta Turkiako GROWTECH EURASIA-ra. Bezeroen iritziak eta beharrak partekatzeko ezohiko guneak dira, horiekiko lankidetzatik beti hobekuntzak lortuz.
2014ko ferien egutegiari dagokionez, ULMA Agrícola FIMA 2014-ko 38. edizioan egongo da, otsailaren 11tik 15era, Zaragozan. Bertan bere I+G+i sailak garatutako hobekuntzak aurkeztuko dira.
Frantziako SALON DU VEGETAL ferian ere aurkeztuko ditu, otsailaren 18tik 20ra. Guatemalako FASAGUAn, Baratzezaintzako VII. Kongresu Nazionalean, izateko asmoa ere badu, martxoaren 5etik 7ra. Eta Amsterdameko GREENTECH ferian produktu nobedade gehiago aurkeztuko ditu, ekainaren 11tik 15era.
ULMA Agrícolak, ferien egutegi zabal honekin, enpresa sendoa dela ez ezik, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duela eta bere bezero eta azken erabiltzaileekin etengabe lanean diharduela ere berresten du.