Fatxada Aireztatuak eta Drainatzea Brasilgo Feicon Azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Fatxada Aireztatuak eta Drainatzea Brasilgo Feicon Azokan

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko fatxada aireztatuen eta Drainatze Sistemen bere soluzioak aurkeztu ditu Sâo Pauloko (Brasil) FEICON BATIMAT azokan.
Fatxada Aireztatuak eta Drainatzea Brasilgo Feicon Azokan
2013/04/18

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko fatxada aireztatuen eta Drainatze Sistemen bere soluzioak aurkeztu ditu  Sâo Pauloko (Brasil) FEICON BATIMAT azokan.

Fatxada Aireztatuen Lerroak hormigoi polimerozko bere eraikuntza-sistema erakutsi du, estetikoa, praktikoa eta jasangarritasun-baldintza guztiak betetzen dituena.

Gainera, bere gama berriak merkaturatu ditu: Easy, Vanguard eta Creaktive. Horiek guztiak proposamen desberdinekin testura eta koloreei dagokienez, pertsonalizatzeko aukera eta azken horren kreatibitatea nabarmenduz.

Era berean, Drainatze lerroak hormigoi polimerozko bere soluzio aurrefabrikatuak aurkeztu zituen; azpimarratzekoa da instalatzeko erraztasuna eta lan-eskuan kostuak aurreztea.

Berritasunen artean, Multi V+ sistema da nabarmentzekoa, sistema bakar batean hainbat abantaila biltzen dituena -ekonomia, polibalentzia eta malda-aukera- eta baita %2,5 maldadun kanal-sistema ere, efektu autogarbitzailea duen ULMAren soluzio esklusiboa.

Eraikuntza sektoreko erreferentzia-azokaren 19. edizioa da Sâo Paulokoa, 800 enpresa erakusketari baino gehiagorekin Anhembiko Erakusketarien Pabilioiko  85.000m2-n, Latinamerikako azoka-gunerik handienean, hain zuzen.  Aipatzekoa da,  gainera, azokara bisitari oso kualifikatua erakartzeagatik.

Standeko argazki gehiago hemen.