Parte hartu ULMArekin Mundukideren lasterketa solidarioan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Parte hartu ULMArekin Mundukideren lasterketa solidarioan

Urriaren 20an Urkuluko urtegian (Aretxabaleta) egingo den IX. kooperatiben arteko lasterketa solidarioaren izen ematea urriaren 17ra arte izango da.
Parte hartu ULMArekin Mundukideren lasterketa solidarioan
2024/10/16

Lasterketa Aretxabaletako Urkulu urtegiaren inguruan egingo da. 6,3 kilometroko ibilbidea izango da, desnibelik gabe. Oinez, martxa nordikoan edo kooperatibetako kideek osatutako 3 kideko taldeetan korrika parte hartu ahal izango da. Haurrentzako lasterketa bat ere izango da, adin ezberdinetara egokitutako ibilbideekin.

Urriaren 17ra arte eman dezakezu izena, izen-ematearen prezioa 10 eurokoa da eta ULMAko langileei, ULMAk ordainduko dio izen ematearen kostua. Bidal iezaguzu ordainagiria ulmafundazioa@ulma.com helbidera eta dagokizun zenbatekoa itzuliko dizugu.

Informazio gehiagorako eta lasterketan izena emateko klikatu hemen.

Gainera, ULMAren kamiseta tekniko berria jasoko duzu. Ez ahaztu lasterketa egunean eramatea!

Mundukideren programetarako laguntza

Ekitaldiaren bidez bildutako dirua Afrikan eta Hego Amerikan egiten ditugun lankidetza-programetan inbertituko da. Aukera ezin hobea izango duzu naturaz gozatzeko eta Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan sustatzen dituen proiektuen alde pauso bat emateko.

Animatu eta hurbildu Urkulura igandean, urriaren 20a.