Ulma Taldea
Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria
ULMA Embedded Solutionsek Digitalizazio industrialean ULMA gradu/master amaierako sarian aurkeztu zuen proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Lehiaketa ikasturte hasieran abiarazi zen, 2020ko urrian, eta eskabideak aurkezteko epean 21 lan jaso dira.
![Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/digitalizazio-industrialean-ulma-taldeko-gradu-master-amaierako-lan-onerari-saria/@@images/image-900-f97432dec59a985ef4173219f8380b8a.jpeg)
Lan horiek aurkeztu ahal izateko ingeniaritzako edo arlo teknikoetako masterreko ikasleak izan behar zuten (Industria, Telekomunikazioak, Elektronika, Elektrika eta Automatika).
Eta aurkeztutako lanak gai hauekin zerikusia izan behar zuen:
- Prozesu industrialen digitalizazioa/optimizazioa
- Sentsorika
- IOT
- Mantentze prediktiboa
- Machine learning
- Datuen segurtasuna
ULMA Taldeko adituek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzak osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta 1.500 euroko saria emango du 2021eko ekainean egingo den ekitaldi publikoan.