Ulma Taldea
Kooperatiben arteko III. Lasterketa solidarioa
Urriaren 22an Urkulun egingo den Lasterketa Solidarioan parte hartzera animatzen zaitu ULMA Fundazioak, 3 pertsonako taldeetan korrika eginez, oinez edo Nordic Walking modalitatean. ULMA Fundazioak izen-ematearen kostua ordainduko dizu eta kamiseta tekniko bat ere emango dizu.
3 pertsonako taldean korrika egin nahi baduzue, eman zuen izenak hemen.
Oinez parte hartzeko, eman izena hemen, eta, Nordic Walking modalitatean nahiago baduzu, eman izena hemen.
Korrika egin nahi baduzu, baina oraindik ez baduzu 3 pertsonako talderik, idatzi ulmafundazioa@ulma.com helbidera edo deitu 943 250 300 telefonora, urriaren 11 baino lehen. Izan ere, zuretzako taldea osatzen saiatuko gara.
Irakurri erronka solidario honen informazio osoa Mundukide web orrialdean eta animatu zaitez parte hartzera.
Urkulun ikusiko dugu elkar!