Ulma Taldea
Minbiziari buruzko hitzaldia ULMAn
Abenduaren 3an, 17:30etan, Arkaitz Carracedo ikertzaileak minbiziari buruzko hitzaldia emango du ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletan.
Iaz bezala, eta Mondravember elkartearekin lankidetzan, ULMAko Osasun Zerbitzuak hitzaldi dibulgatibo bat antolatu du minbiziarekin lotutako alderdiak hobeto ezagutzeko eta gure langileen artean sortzen diren kezkei erantzuteko.
Interesatzen bazaizu, eman izena hemen
CIC bioGUNEko Arkaitz Carracedo ikertzaileak zuzenduko du hitzaldia. Minbiziari buruz duen ezagutzatik eta ikerketan duen esperientziatik abiatuta, minbiziari buruz hitz egingo digu ikuspegi ebolutibo batetik: minbizia zer den, eta bere izaeraren bidez nola ezagutu gaixotasunaren kudeaketan ditugun zailtasunak eta aukerak.
ULMA Taldetik gure langileen ongizatea zaintzeko lan egiten dugu eta osasunarekin lotutako alderdiei buruzko ikastaroak bultzatzen ditugu.