ULMA drainatzea Lisboako hirigunearen birgaitze lanetan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA drainatzea Lisboako hirigunearen birgaitze lanetan

ULMA drainatze sistema ezarri da Lisboako Largo Do Intendenteko gune birgaituan, Portugalen.
ULMA drainatzea Lisboako hirigunearen birgaitze lanetan
2017/09/12

Lisboako gune horren birgaitzea egin da bizitza eta protagonismoa berreskura ditzan. Horretarako, bere inguruak berritzeaz gain, hiriko udaletxea bera gune horretara lekualdatu da eta Joana Vasconcelos artista plastiko nazionalak lorategi txiki eta polit bat sortu du burdina forjatuan, bertan esertzera eta azuleju hain esanguratsuak dituzten hiriko fatxadak mirestera gonbidatuz.

Berritze lan honetan, ULMAk U sistemako kanalak instalatu ditu.

Batetik, U100 kanala erabili da, malda jarraituarekin eta alboko sareta artekatuarekin, altzairu herdoilgaitzean proiektu honetarako bakarrik diseinatua. Alderantzizko “L” itxurako sareta mota hori soluzio ezin hobea da galtzada-harrizko guneetarako oinezkoen kaleetan edo plazetan. Bere estetikagatik nabarmentzen da, izan ere zoladuran ezin hobe integratzen da oharkabean pasatuz, bere ahalmen hidraulikoari uko egin gabe. Egokia da D-400 karga klasera arte EN-1433 arauaren arabera. Alboko sareta artekatua denez, aukerarik hoberena da gertuko guneetan edo paretetan instalatzeko. Bestalde, U200 kanala jarri da burdinurtuzko saretarekin.

U sistemako kanalak aukera onena dira malda gehitu ahal izateko trafiko arineko guneetan, oinezkoen alderdi hau bezala.

Guztira, gutxi gorabehera ULMA Drainatze soluzioaren 160 metro lineal instalatu dira Lisboako erdialdeko auzo honen kaleetan.