EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileek ULMA bisitatu dute — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileek ULMA bisitatu dute

ULMAko Zerbitzu Medikoak egiten duen lana gertutik ezagutu dute ikertzaileek bisitari esker, baita egun bultzatzen dituen prebentzio, osasun eta ongizate proiektuetako batzuk ere.
EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileek ULMA bisitatu dute
2026/06/17

ULMAko Zerbitzu Medikoak, duela gutxi, Espainiako Lan Medikuntza eta Segurtasun Elkartearen (SEMST) Nazioarteko XVII. Kongresuan parte hartu zuen, eta bertan BIZI Proiektua aurkeztu zuen. Azterketa prospektibo bat da, eta bere helburua da 45 urtetik gorako emakumeen kolektiboa menopausia prozesuari aurre egiteko autozainketak duen garrantziaz kontzientziatzea.

BIZI proiekturako garatutako test psikometrikoetan EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileek erakutsitako interesa izan da ULMAko Zerbitzu Medikoak bere jarduera garatzen duen instalazioetara egindako bisitaren arrazoi nagusia.

ULMA gertutik ezagutzeko eta Zerbitzu Medikoak nola egiten duen lan eta gaur egun zer proiektutan parte hartzen duen jakiteko, ikertzaileek ULMA Packagingeko lantegia bisitatu zuten, baita Mugigune ere, Zerbitzu Zentraletan dagoen prebentzio eta errehabilitazio gune berria.

Bisita aberasgarria izan da bi aldeentzat, eta etorkizuneko lankidetza posible baterako lehen urratsa izan da. Horrela, ULMAko pertsonentzat onuragarriak izan daitezkeen hobekuntza eta ikerketa lanen garapena sustatzen da.