Ulma Taldea
Badator Korrika Oñatira
Datorren larunbatean, apirilaren 8an, Korrika Oñatira iritsiko da. Pasa den astean, ULMAk Korrikaren lehen kilometroetan hartu zuen parte, Otxandiotik hasi eta Lukuraino, ULMA Conveyor, ULMA Handling Systems eta ULMA Construction Goiaineko langileek korrika eginez. Larunbatean, aldiz, ULMA Fundazioak eta Legazpi eta Oñatiko ULMAko negozioetako langileek egingo dute korrika.
Hauek izango dira ULMAko kilometroak eta orduak:
- 2286-1 km dortsalarekin: Brinkola eta Udana artean, ULMA Packaging, 11:14an.
- 2298 KM dortsalarekin: ULMA Fundazioak eta ULMA Packagingeko Joseba Zabaletaren lankide, senide eta lagunek, Joseba eta ingurukoei animoak emanez. 12:37an.
- 2299 KM dortsalarekin 2 gune: 2299-1 KM: ULMA Embedded, ULMA Packaging, ULMA Architectural Solutions eta ULMA Orga Jasotzaileak negozioetako langileak. 2299-2 KM: ULMA Construction eta ULMA Piping.12:43an.
ULMAn Korrikaren alde langileek diru ekarpena egiteko kanpainari esker, 2.670 euro bildu dira eta horrekin 4 kilometro erosi eta Korrikako materiala zozketatu da ekarpena egin dutenen artean. ULMA Fundazioak ere Korrikako 2 kilometro erosi ditu.
Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!