ULMA Inoxtruckek farmazia sektoreko gela zurietarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Frankfurteko CPHI azokan.
ULMA Inoxtruckek higiene baldintza oso zorrotzak dituen enpresetako gela zurietan, esaterako farmazia industriakoetan, produktuak horizontalki garraiatu, jaso eta manipulatzeko soluzio gisa eskaintzen dituen diseinu guztiz higienizagarriko ekipamenduak aurkeztuko ditu.
ULMA Inoxtruckek GMPetan (Good manufacturing Practices), hau da, ekipamenduen Fabrikazio Praktika Onetan hain zabalduta dauden diseinu higienizagarriaren kontzeptuak eramaten ditu bere ekipamenduetara, 304L eta 316L altzairu herdoilgaitzezko materialik egokienak sartuta, eta osagai elektronikoei Babes IPrik handienak aplikatuta ere bai. Egitura irekien eta gainazal kurbatu eta inklinatuen diseinuari esker posible da ULMAren ekipamenduak enpresek beraien Gela Zuriak garbitzeko dituzten prozeduretan erabiltzea, ekipamenduen segurtasuna eta higienea bermatzeko betekizunak arautzen dituen 2006/42/EC direktiba betez. Direktiba horrek ezartzen duenez, janariak, kosmetikoak edo farmaziako produktuak ukitzen dituzten ekipamenduen gainazalek lauak izan behar dute, zimurrik gabekoak, kutsadura mikrobiologikoa eragin dezakeen hondarrik ez metatzeko eta erabili aurretik oso-osorik garbitu ahal izateko ere bai.
Kimika, kosmetika edo farmazia industriako enpresentzako soluzio gisa, leherketak egoteko oso arrisku handia dagoen guneak baitira, ULMA Inoxtruckek litio-ioizko bateriak jartzen ditu bere ekipamenduetan, ikerketa zentroen eta goi mailako teknologiak dituzten enpresen arteko lankidetza etengabeari esker garatuak. Litio-ioizko bateriek ekipamenduen erabateko errendimendua bermatzen dute etengabe kargatu baitaitezke beraien bizitza erabilgarriari kalte egin gabe, eta, gainera, lan ingurunea “zero” gas igorpenik gabekoak izatea ahalbidetzen dute. ULMA Inoxtrucken ekipamenduek, gainera, ATEX delako babesaren bitartez atmosfera leherkorren arriskupean dauden langileen segurtasuna eta osasuna bermatzen dute.
ULMA Inoxtruckek gela zurietan kargak manipulatzeko soluzio higienizagarriak aurkeztuko ditu farmazia sektorerako diseinatutako ekipamendu, teknologia eta makinei , eskainitako CPHI-PMEC gunean, 4.1M57 standean.