LORE plataforma aktiboen monitorizazio eta gestiorako — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Embedded Solutions

LORE plataforma aktiboen monitorizazio eta gestiorako

ULMA Embedded Solutionsen LORE plataformaren kontzeptu berritzailea
LORE plataforma aktiboen monitorizazio eta gestiorako
2023/01/18

Digitalizazioa errealitate bat da alor askotan. Baina oraindik erronka handia izaten jarraitzen du horrelako proiektu bat hasten duen enpresa askorentzat. Gehienek badakite prozesuak eta aktiboak monitorizatzea gakoa dela beraien lehiakortasunari eusteko baina soluzio egokia aurkitzea ez da bide erraza izaten.

Soluzioaren elementu garrantzitsu bat IoT plataforma da. Merkatuan asko daude baina zein da gure beharretara egokitzen dena eta denboran zehar gure beharrekin eboluzionatzeko aukera ematen duena?

ULMA Embedded Solutionsen LORE plataformaren kontzeptu berritzailea dela eta, enpresa eta sektore askoren beharretara egokitzen da.

Hauek dira plataforma honen aspektu aipagarrienetako batzuk;

  • Modularra
  • Eskalagarria
  • Konfiguratzeko erraza
  • Pertsonalizagarria
  • Prezio lehiakorra

Dagoeneko badira hainbat enpresa LORE inplementatu dutenak eta beraien datuak ustiatu eta horietan oinarrituz erabaki estrategikoak hartzen dituztenak.