ULMA Embedded Solutionsek ISO 9001:2015 eta ISO 15504-2.maila ziurtagiriak lortu ditu
ISO 9001:2015 araua inplementatzean, ULMA Embedded Solutionsek bere kalitate sistema hobetzeko aurrera pausu bat eman du, beti ere bezeroen beharretara egokitzen diren zerbitzuen eskaintza bermatzeko helburuarekin.
ULMA Embedded Solutionsek bere prozesuen bikaintasuna lortzeko bidean, ISO 15504 SPICE (Software Process Improvement and Capability Determination) araua betetzen duenaren agiria jaso du. Arau internazional hau prozesuak ebaluatzeko sortua izan zen eta ISO/IEC 12207arekin (prozesuen erreferentea den modeloa) batera erabiltzen da softwarearen garapen eta mantenurako prozesuen gaitasun eta heldutasuna baloratzeko.
Izendapen hauek ziurtatzen dute, ULMA Embedded Solutionsen diseinatu eta jarraitzen diren prozesuek, eskaintzen ditugun zerbitzuak etengabe hobetzen laguntzen dutela.