Medikuntzako komunikazio onenaren saria ULMAren ikusmen-osasuneko kanpainari — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Medikuntzako komunikazio onenaren saria ULMAren ikusmen-osasuneko kanpainari

Saritutako kanpainaren aurkezpena Mikel Uña Gorospe ULMA Taldeko Laneko Segurtasun eta Osasuneko zuzendariak aurkeztu du Oviedon egindako Laneko Medikuntza eta Segurtasuneko Espainiako Elkartearen XVI. Kongresu Nazionalean.
Medikuntzako komunikazio onenaren saria ULMAren ikusmen-osasuneko kanpainari
2023/11/08

Laneko Medikuntzan Ikusmenaren Osasun Integrala sustatzeko kanpaina 2020 eta 2021 urteetan burutu zuen ULMA taldeko Lan Osasuneko Zerbitzuak. Helburua alterazioak detektatzea zen, sintomatologiari aurrea hartuz eta ikusmenean kalte konponezinak saihestuz.

Kanpaina horretan, ULMAko 281 langile aztertu ziren; horietatik 172 zenbait arrisku-faktoreren arabera aztertu ziren: bai lanekoak (soldadura-lanak egiten zituzten edo estirenoaren eraginpean zeuden pertsonak aztertuz), bai lanekoak ez zirenak (arrisku-faktore pertsonalak kontuan hartuta, hala nola hipergluzemia edo diabetesa); eta kontrol-talde bat ezarri zen, non datuak bistaratzeko pantailekin lan egiten zuten 109 pertsona sartu ziren (20 urtetik gorako lan-jardunarekin, eta 50 urtetik gorako adinarekin).

ULMAren teknologia eta gailuak

Azterketa egiteko, miaketa-probak egin zitzaizkien: ikusmen-zorroztasuna, tonometria eta erretinografia. Parte-hartzaileen begi-hondoa ULMA Medical Technologies-en U-RETINAL DFC (erretinografo digital eramangarri ez-midriatikoa) gailuaren bidez atzitu zuten. Eta soldatzaileen eta bitartekoen opakotasuna izaz dezaketen pertsonen kasuan, begiaren aurreko segmentua ULMA Medical Technologies-en DEA 200 lentearen bidez aztertu zen.

Aipatutako probak egin eta emaitzak aztertu ondoren, 102 pertsona oftalmologiara bideratu zituzten, horietatik 70 patologia oftalmologikoak atzeman zizkietelako edo proba osagarriak egiteko, eta gainerako 32ak, arrisku-faktoreak izateagatik premiazkoa ez den prebentzio-jarraipena egiteko.

ULMA Medical Technologies enpresak garatutako gailu eta teknologia propio horien eraginkortasun handiari esker, ULMA Taldeko Lan Osasuneko taldearen gaitasunak handitu dira, eta, horrela, gure kooperatiba-taldea osatzen dugun pertsonen osasunaren sustapena hobetu da.

Emaitza horrek erakusten du oso garrantzitsua dela teknologia berri horiek ezartzea lantokian osasun integrala sustatzeko eta zaintzeko. Kanpaina hau, orain, Laneko Medikuntza eta Segurtasunaren Espainiako Elkartearen komunikazio mediko onena bezala saritua izan da 2023ko Kongresu Nazionalean.