Drainatze soluzioak Munich-eko BAU azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Drainatze soluzioak Munich-eko BAU azokan

Sektorearen azken nobedade eta berrikuntza guztiak aurkeztu dira bere alderdi guztietan.
Drainatze soluzioak Munich-eko BAU azokan
2015/01/28

ULMA Architectural Solutions-ek bere Drainatze Soluzioak aurkeztu ditu arkitektura, material eta sistemen BAU azokan, urtarrilaren 19tik 24 bitartean ospatu dena, Munich hiri alemaniarrean. Sektorearen azken nobedade eta berrikuntza guztiak aurkeztu dira bere alderdi guztietan.


ULMAk MULTI V+ gama aurkeztu du, sistema bakarrean ekonomia, egokikortasuna eta malda aukerak konbinatzen dituena.

Gainera, SARETA ARTEKATU berria erakutsi da. Alderantzizko “T” itxura duen sareta da, batez ere bere estetikagatik nabarmentzen dena, izan ere ezin hobeto integratzen da zoladuran, hiri paisaian erabateko mimetizazioa lortuz.

Soluzio horiek ULMA Architectural Solutions enpresaren eskutik datoz, Eraikuntza sektorean soluzio pertsonalizatu eta jasangarrien lanketan buru dena, Eraikuntzan Kalitate eta Berme ikur izateaz gain.

43 herrialdetako 1.900 erakusletik gora du BAU azokak eta, hala, Messe Müncheneko barruti osoa betetzen du 17 pabilioi eta 4 sarrerarekin, eta guztira 180.000 m²-ko erakusketa-azalera gordinarekin.