Ulma Taldea
ULMA, dena emanda, mugikortasun iraunkorraren alde
Joan den urriaren 16an amaitu zen Urban Mobility Challenge erronka eta poz-pozik gaude ULMA, ondo merezita, BIGARREN postuan geratu delako.
![ULMA, dena emanda, mugikortasun iraunkorraren alde ULMA, dena emanda, mugikortasun iraunkorraren alde](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ulma-dena-emanda-mugikortasun-iraunkorraren-alde/@@images/image-900-c2ed4163f717bfc21ed5469b4fa9831e.jpeg)
Beste urte batzuetako datuak soberan gainditu ditugu. Zorionak eta eskerrik asko modu honetan karbono aztarna murrizten laguntzeagatik, eta aldi berean ingurumena zaintzeagatik, eta bizitza osasungarria sustatzeagatik; izan ere, 21.119 km egin dituzue, eguratsera 4.689 Kg CO2 gutxiago igortzea lortuta.
Gainera, ULMA Packagingeko Bingen Urtaza berariaz zoriondu nahi dugu, erronkaren saria irabazi duelako.
Zorionak!