Berria egunkariko harpidetza epea zabalik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Berria egunkariko harpidetza epea zabalik

Dagoeneko zortzi urte pasa dira ULMA Taldeko Euskara Batzordearen proposamenari jarraituz, Berria egunkariak eta ULMA Taldeak lankidetza akordioa sinatu zutenetik.
Berria egunkariko harpidetza epea zabalik
2015/02/11

ULMA Taldeak, kultura eta euskara babestu eta sustatzeko duen konpromezuari eutsiz, lan munduan ere euskararen normalizazioa ahalbidetzen duten neurriak bultzatzen ditu. Ildo honetatik, ULMA Fundazioaren bitartez, Berria Egunkariarekin batera 2007an sinatutako akordioari esker, bazkide eta langileen eskura jarri nahi ditu euskara egunerokotasunean murgiltzeko baliabideak, kasu honetan, euskaraz irakurtzeko ohitura sortzeko eta egunkaria ahalik eta irakurle gehienengana hurbiltzeko asmoz.

ULMA Taldeko bazkideek eta langileek orain dela zortzi urte egindako harpidetzarekin jarraitzeko edota lehenengo aldiz harpidedun egiteko aukera daukate zabaldu berri den epe honetan, Berriaren eta ULMA Fundazioaren laguntzari esker, harpidetza baldintza hobeak eskuratzeko aukera izanik.

Aipatutako harpidetza horietako batean interesa izanez gero, Portalden zein zure Negozioko Giza Baliabideetako departamentuan eskuratu dezakezu inprimakia. Hori bete ondoren, departamentuan bertan entregatu dezakezu edo ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako grupoulma@ulma.com helbidera bidali. Horretarako azken eguna otsailaren 13a, ostirala, izango da.