Elkarguneak
Aurtengoan gure Forjako elkargune horiek, gainera, elkarren segidan etorri zaizkigu. Gure Batzar Orokorra maiatzaren 8an izan genuen, Taldeko lehena. Aurretik, apirilaren 29an goizez eta gauez eta apirilaren 30ean arratsaldez, hitzaldi informatiboak eduki genituen. Giro onean joan ziren guztiak. Ohikoa baino partaidetza handixeagoarekin eta azken urteetan baino jendearen partaidetza ugariago eta biziagoarekin. Batzar Orokorra ere ondo joan zen urteroko legez, eta ondorengo bazkari bikainak erremate bikaina eman zion aurtengo ekitaldiari.
Maiatzaren 8ko egun berdinean ospatu zen baita ere ULMA Forjako jubilatuen urteroko bazkaria. Azken urteetan bezala, aurten ere Etxe Aundin jende mordo bat izan zen. Izan zirenek esan digute beti bezala harmoni onean joan zela eta aspaldiko kontuak berriro ere astindu zituztela gure lankide ohiek.
Bukatzeko, maiatzaren 15ean egin genituen ULMA Lazkaon ere hitzaldi informatiboak. Jende askoren partaidetzarekin eta jendearen interbentzio ugarirekin.
Hemendik eskerrak, beraz, elkargune ezberdin guzti hauetan parte hartu duzuen guztioi. Ea datorren urtean ez garen gutxiago biltzen!