ULMA Espainiako arkitekturaren 30 urteen erakusketan
Azaroaren 10etik 13ra, ULMAk Cimbran parte hartu du, CSCAE erakundearekin batera. Cima Eraikuntzaren Nazioarteko Astearen barruan egon den erakusketa gune bat da, Constructecen baitan antolatua. Ekimenak jarraipena ematen dio Bartzelonan egin zen Arkitektoen Munduko Biltzarrean ezarritako lankidetzari, eta Construtecen babesa du.
Espainiako arkitektura: 30 urte trantsizioan (1996-2026) izenburupean, erakusketak hainbat belaunalditako arkitektoen 198 lan biltzen ditu, Espainiako arkitekturak egindako ibilbidea ezagutzeko aukera eskainita, arkitekturaren hiru esparru hauen bidez: lurraldea eta hiri diseinua, eraikinen eraikuntza, eta birgaitzea eta ondarea.
Hainbat eskala eta tokitako proiektuak aukeratu dira erakusketarako, esaterako, Altamirako Museoa edo Meridako Kongresu Jauregia, baita Caminito del Rey izeneko bidearen zaharberritzea, Bartzelonako La Borda kooperatiba edo Nigrango Udal Liburutegia ere. Oro har, obrek hainbat balio islatzen dituzte, hala nola jasangarritasuna, inklusioa eta klima aldaketara egokitzea.
Cimbra guneak, Cruz Atelierrek diseinatutako guneak, alegia, kalitate arkitektonikoan eta baliabideen erabilera eraginkorrean ere jartzen du fokua. Bere proposamenak eraikuntza prozesuei eusten dieten elementuen balioa eta arkitekturak etengabeko eraldaketan dagoen praktika kolektibo gisa duen zeregina aldarrikatzen ditu.