ULMA Polonia zilarrezko ezteiak ospatzen ari da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Polonia zilarrezko ezteiak ospatzen ari da

Aurten ULMA Construction-en filial poloniarra zilarrezko ezteiak ospatzen ari da. Lehen urratsa 1989an eman zuen, merkataritza erregistroan BAUMA Sp. z o.o. gisa izena eman zuenean. Gaur egun, ULMA Construccion Polska izen fiskalarekin dihardu. 25 urte beranduago, enkofratu eta aldamioen arloko Poloniako erreferente nagusienetakoa bilakatu da.
ULMA Polonia zilarrezko ezteiak ospatzen ari da
2014/04/25

ULMA Construction-ek Polonian duen posizionamendua herrialdean bertan eta munduan zehar egin diren proiektu handietan lortutako esperientziaren emaitza da. Halaber, enpresa etengabe garatu izana gakoa izan da bezeroari zerbitzu estandarrak eskaintzeko eta merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitzeko.

Lidergo honekin jarraitzeko eta bere erantzuteko gaitasuna handitzeko, logistika zentro berriak sortu ditu Poznań, Jaworzno, Koszajec (Varsoviatik gertu) eta Gdańsk-en. ULMA Construction-ek Polonian duen estatusari esker, obra prestigiotsu hauek gauzatu ditu: Warminska galeria Olsztyn-en, Kraków Arena sports and entertainment hall, Noble Tower Poznań-en, Kielce Trade Fairs Congress Centre, Kozienice Zentral elektrikoa, Połaniec Zentral elektrikoa, M. Skłodowska-Curie zubia Varsovian, University Autobidea Bydgoszcz-en, Elżbieta Zawacka zubi nagusia Toruń-en eta Pomeranian Metropolitan Railways, besteak beste.