Ulma Taldea
Iñaki Gabilondoren omenezko ekitaldia
Omenaldia urriaren 29an egin zen, eta bertan senideak, lankideak eta ULMAri lotutako pertsonak elkartu ziren, Taldeko zuzendari nagusi eta lankidearen ibilbidea gogoratzeko.
Joan den urriaren 29an, ehundik gora lagunek, Iñaki Gabilondoren senideekin batera, haren oroimenez antolatutako topaketan parte hartu zuten. Ekitaldi xume eta hurbila izan zen, oroitzapenak partekatzeko eta bere bizitzaren zati handi bat ULMAri eskaini zion pertsona bati omenaldia egiteko aukera eman zuena.
Joan den abuztuan erretiroa hartu eta gutxira bat-batean hil ondoren, ULMAk oroitzapenen liburu digital bat jarri zuen martxan, bere oroitzapena partekatu nahi zuten pertsona guztien hitzak, pasadizoak eta bizipenak jasotzeko. Bildutako ekarpenak bere familiarentzat ziren, bere ibilbidearen zati handi bat berarekin partekatu zutenen aitortza eta maitasunaren adierazgarri moduan.