Ulma Taldea
80 langile boluntario behar ditugu!
ULMA guneko txosnan lan egiteko, Berezaon
![80 langile boluntario behar ditugu! 80 langile boluntario behar ditugu!](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/80-langile-boluntario-behar-ditugu/@@images/image-900-630f2ce81afa2984a9b7a3fca8b5bcf5.jpeg)
Irailaren 24an, Kilometroak jaia izango da Oñatin
ULMA laguntzailea da, eta zirkuitu barruan, Berezao guneko txosnan lan egiteko 80 boluntario behar ditugu, txandaka, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.
ULMA Fundaziotik parte hartzera animatzen zaitugu: irailaren 15a baino lehen, idatzi ulmafundazioa@ulma.com helbidera edo deitu 943 250 300 telefonora eta esan:
- Izen-abizenak
- Mugikorra
- Helbide elektronikoa
- Lan egiteko zure ordutegia
Mila esker zure laguntzagatik
Arrakasta handia izango du KMK17-k Oñatin!