Ulma Taldea
ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka
ERRIGORAn Nafar hegoaldeko produktuak erosi eta lagundu ametsak egia izaten. Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko.
![ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/errigora-nafar-hegoaldeko-uzta-euskarari-puzka-1/@@images/image-900-3b1a412adcbd37659869582c4333e0d9.jpeg)
Aukeratu zure saskia: beltza, berdea edo zuria. Lortutako diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari emango dio Errigorak.
ERRIGORAko produktuak erostea interesatzen bazaizu, Azaroaren 20a baino lehen idatzi ulmafundazioa@ulma.com helbidera eta esaiguzu: izen-abizenak, email helbidea eta aukeratu dituzun produktuak.
Abenduaren 14an banaketa egingo da. Mezu bat jasoko duzu ordainketa online egiteko eta eskaera ULMAn jasotzeko.
Hauek dira saskiak:
SASKI BELTZA, betikoa: 50 €
- Mahats-zukua
- Kardua
- Oliba-olio birjina estra
- Melokotoia almibarrean
- Teilak
- Tomate frijitua
- Pikillo piperrak
- Zainzuri zuriak
- Orburu-bihotzak
- Pikillo piper-mamia
- Potxak
- Zainzuri-krema
- Ardo beltz ekologikoa
SASKI BERDEA, ekologikoa: 60 €
- Mahats-zukua
- Ardo-ozpina
- Oliba-olio birjina estra
- Orburu-bihotzak
- Pikillo piperrak
- Barazki-menestra
- Pasta
- Arroza
- Zainzuri zuriak
- Potxak
- Ardo beltza
SASKI ZURIA, berezia: 70 €
- Pikillo piper marmelada
- Orburuak
- Patxaran mantekatuak
- Zainzuri zuriak
- Txokolatezko arrokak
- Pikillo piperrak
- Polboroiak
- Patxarana
- Aristu Extra Brut
- Egiarte kriantza