ULMA Conveyor Components PERUMIN 32 azokan
ULMA Conveyor-en nazioartekotze prozesuan, Peru herrialde estrategikoetako bat da.
Peruk, 2013an, 1,3 milioi tona metriko kobre ekoiztu zituen eta munduko produkzioan 2.postuan gelditu zen. Peruko ekoizle nagusia Antamina da (231.000 tona metriko) eta jarraian, Southern Peru (308.000), Cerro Verde (261.000) eta Antapaccay (151.000). Apurimac eta Cusco, Peruko mendilerroaren hegoaldean, metal honekin jarduera berri garrantzitsuak egingo dituzten eskualdetako bi dira.
Gaur egun, dagoeneko, ULMA Conveyor Components-ek Peruko lau meatzaritza enpresa nagusietako birekin elkarlanean dihardu. Azokan, gainontzeko bi enpresekin elkarlana areagotzeko urratsak egin ziren eta baita martxan dauden jarduera berriekin ere.
Azokaren balorazioa oso positiboa izan da, jasotako bisiten kalitateagatik eta negozio-aukera berriengatik.
2014an filial komertziala sortu eta gero, aurten lan-talde komertziala eratu da. Azokan lan-talde komertzial osoa egon zen.