Odola emateko kanpaina — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Odola emateko kanpaina

Ohiko emaile bazara edota oraingo honetan ULMAn odola eman nahi baduzu, kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaitugu: apirilaren 5ean, ostirala, goizeko 10:00etatik 13:30era, ULMA Taldeko gimnasioan, Oñatin.
Odola emateko kanpaina
2019/03/05

Izena eman zure kooperatibako zerbitzu medikoan osasuna@ulma.com helbidera idatziz. Gutxienez 50 pertsona egongo garela ziurtatu behar diogu Osakidetzari. Ba al zatoz?

Hau bai dela elkartasuna besteen osasunarekin!

Inoiz pentsatu al duzu odola ezin dela egin? Inoiz ez dakizu noiz izango duzun beharra odola jasotzeko. Odola ematea bizitza ematea da. Horregatik animatu nahi zaitugu "Euskadiko odol-emaileen" kanpaina honetan parte hartzera.

Osakidetzako talde batek artatuko zaitu eta zalantza guztiak argituko dizkizu. Odola eman aurretik mediku-elkarrizketa bat izango duzu zure osasun egoera egokia dela baieztatzeko eta 50 kg baino gehiago pisatzen duzula baieztatzeko, ezinbestekoa odola eman ahal izateko.

Ez da baraurik joan behar, ez. Bakarrik eskatu nahi dizugu 30 minutuko denborarekin etortzea, hartara, odola eman ondoren lasai egon eta likido asko edateko tartea izango duzu. Energia berritzen laguntzeko, mokadu txiki bat eskainiko dizugu.

Gainera, emaile guztien artean Oñatiko Mauxka jatetxean bi lagunentzako bazkaria zozkatuko dugu.